Gasteiz Bertsozale - Jimmy Jazz Gasteiz

GASTEIZ BERTSOZALE

 

Jueves 16 noviembre

Puertas – 19:30 / Actuación – 20:00

 

Entrada 9 €

 
Bertsolariak:

– PAULA AMILBURU

– BEÑAT GAZTELUMENDI

– IRANTZU IDOATE FUNOSAS

– JOANES ILLARREGI

Gai jartzaile:

– OIER SUAREZ

Paula Amilburu:
Aramaioko bertsolaria. 2005ean, bertso-eskolan ikasle, Garazi Eriz eta Lierni Altuna irakasle zituela. 2007an Arabako Eskolarteko txapelketan parte hartzen hasi zen, eta 2012an txapelduna izan zen. 2012an, Arabako Kuadrilla artekoan parte hartu zuen. 2013an Arabako Bertsolari Txapelketan, lehenengo aldiz aurkeztua. Bertxoko irratsaioaren esataria da. Plazaz plaza dihardu. Bertso udalekuetan begirale, bertso-eskola irakasle eta hezkuntza arautuan ere.
 
Beñat Gaztelumendi:
Donostiako Añorga auzokoa da. Donostiako Santo Tomas Lizeoan Batxillergo ikasketak bukatu eta Leioan Ikusentzunezko Komunikazioa ikasi ondoren kazetari lanetan aritu izan da.
Beti izan da bertsozalea, eta Igeldoko, Hernaniko eta Santutxuko bertso eskoletan ibilia da. Eskolartekoetan eta gazte sariketetan sari asko irabazia da. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da 2018tik.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista izan da 2013an eta 2017an. Gipuzkoako txapelduna izan zen 2015ean eta 2019an, eta txapeldunorde aurreko bietan, 2007an eta 2011n.
 
Irantzu Idoate Funosas:
Irantzu Idoate Funosas (Hazparne, Lapurdi, 2005) bertsolaria da. Bertsuxurla bertsolari gazteen lehiaketaren antolatzailea, Leire Casamajourekin eta Xalbat Altzugarairekin batera.
2022an Euskal Herriko Eskolarteko txapelketan txapeldun. 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusian bigarren sailkatuari saria emateko ohorea izan zuen.
 
Joanes Ilarregi:
Gaztetatik bertsolaritzan hasitakoa, Leitzako bertso eskolako kidea. Magisteritza ikaslea EHUn. 2007an hasi zen Eskolarteko Txapelketan, eta hirutan izan da Nafarroako Eskolarteko txapelduna. Izeta sariketan garaile izandakoa da, eta bitan irabazi du Nafarroako eskolarteko bertsopaper lehiaketa ere. 2021ekoa du bere hirugarren Nafarroako Bertsolari Txapelketa, eta bigarren aldiz izango da finalean.