ANARI

+ Jupiter Jon

 

Apirilak 7 ostirala

Ateak: 21.00 / Emanaldia: 21.30

 

10 € + gastuak / 12 €

Aurresalmenta: HOR DAGO! • VSD
Online: www.jimmyjazzgasteiz.com • www.musikaze.com

Kasualitatez hasi banintzen musika munduan, kausalitatez gertatu da ondorengo dena: diskak, kontzertuak, musikari lagunak… Bakarrik jaio eta bidean lagunak hartu; Mikel Abrego (BAP, Negu Gorriak, inoreneroni), Xabier Olazabal, ‘Drake’ (BAP, inoreneroni) eta Borja Iglesias (Purr, Hotel, inoreneroni) ditut orain eskutik; bihotzetik hala ere, Xabi Strubell (Dut, ZURA), Jon Oiartzun (BAP) edo Maite Arroitajauregi. Denek egiten dute ANARI gu. Bakardade ainitza.
Sonoritateari erreparatuz, oraindik egiten darraien erreka, non, diren iturri desberdinetatik edan, finean iturri orok ura, rocka. Batzuetan leuna, bestetan gogorra, beti bustia. Jan berriz, hitza. Aho bete hitz, ikusiak, ikasiak, bilatuak, ez aurkituak, lapurtuak….Errekaren gainean doan paperezko batela; errekak behar du, berak erreka haina.

___________________________

 

 

ETXEKO EKLEKTIZISMOA

“ Eta metaforak greba egin zeben….”

Bada, CD-bilduma horiek jasotzen ditudan pribilegiatuetako bat neu naiz, eta baso-azpiko horietan gordetako soinu-oihan oparoa JUPITER JONen proposamen eklektikoaren parekoa da: Rhythm and blues (Screamin’ Jay Hawkins eta Eddie Kirk), post-punk (Y Pants eta Blurt), reggae (Junior Murvin), folk (Indioen guda-kantuak) edo landa-grabazioak (hegaztien txioak).

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies